Emakumeen eskubideen erreibindikazioa

Emakumeen eskubideen erreibindikazioa
Jatorria
Egilea(k)Mary Wollstonecraft
Argitaratze-data1792
IzenburuaA Vindication of the Rights of Woman
OCLC671362316
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiafeminist philosophy (en) Itzuli eta Emakumeen eskubideak

Emakumeen eskubideen errebindikazioa (1792), ingelesezko jatorrizko izenburua "a Vindication of the Rights of Woman: with Strictures on Political and Moral Subjects" duena, literatura eta filosofia feministako lehen lanetako bat da. Mary Wollstonecraft da idazlea eta bertan XVIII. mendeko teorialari politiko eta hezitzaileek defendatzen zuten jarreraren aurka egiten du, zehazki emakumeen hezkuntzarako sarbide ezaren kontra. Wollstonecraftek argudiatzen du emakumeek gizartean duten posizioaren araberako hezkuntza jaso beharko luketela, izan ere, bere ustetan funtsezkoak dira nazioarentzat, emakumeek hezten baitituzte seme-alabak. Gizarteko apaingarri soil gisa edo ezkontza adosteko orduan merkataritzarako erabiltzen diren ondasun gisa ikusi beharrean, Wollstonecraftek dio emakumeek gizonen oinarrizko eskubide berberak merezi dituzten gizakiak direla.

Charles Maurice de Talleyrand-Périgordek 1791n Frantziako Batzar Nazional Konstituziogilerako egindako txostena irakurri ondoren erabaki zuen Wollstonecraftek Emakumeen eskubideak idaztea. Bertan, emakumeek jaso behar zuten heziketa bakarra etxeko eremuarekin zerikusia zuena izan beharko litzatekeela esaten zen. Postulatu horren kritikatik abiatuta, egileak sexu-estandar bikoitzen aurkako eraso zabalagoa garatzen du, eta emakumeei gehiegizko hunkiberatasuna eragitea leporatzen die gizonei. Emakumeeren eskubideak presaka idatzi zen, gertatzen ari ziren gertaerei erantzun zuzena emateko. Wollstonecraftek beste liburu bat idazteko asmoa zuen, baina bukatu baino lehen hil zen.

Egileak bizitzaren arlo espezifikoetan (hala nola moraltasunean) sexuen arteko berdintasuna eskatzen badu ere, ez du inoiz esplizituki baieztatzen gizonak eta emakumeak berdinak direnik. Sexuen arteko berdintasunari buruzko jarrera anbiguo horren ondorioz, zaila da Wollstonecraft feminista gisa sailkatzea, batez ere kontuan hartuta ez hitza ez kontzeptua ez zirela existitzen bere obra idatzi zuenean. Liburu honek harrera txarra izan zuela dioen uste orokortua gaizki-ulertu moderno bat da.Uste orokortu honen arrazoia ondorengoa da: Wollstonecraft hil ondoren, bere senarrak, William Godwinek, Emakumeen eskubideen erreibindikazioaren autorearen memoriak argitaratu zuen 1798an, honen bizitzaren inguruko xehetasunak bilduz. Liburu honetan esaten zenaren harira, Wollstonecraft oso kritikatua izan zen. Baina, esan bezala, hori hil ondoren gertatutako zerbait izan zen; egia esan, "Emakumeen eskubideak" liburuak harrera ona izan zuen 1792an lehen aldiz argitaratu zenean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne